Nekazaritza ibilgailuak aztertzeko garaia

Guaixe 2025eko irailaren 2a

Traktorea lurra buelta ematen. ARTXIBOA

Irailaren 24ra arte Sakanan herriz herri eginen dituzte azterketa horiek.

Lehen sektorean erabiltzen diren ibilgailuek Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) pasa beharra dute urtero. IAT herrian bertan pasatzeko aukera dago irailean, horretan aritzen den unitate mugikorra ibarrean barna ibiliko baita 27. aldiz. IATren bidez lehen sektoreko ibilgailuek legediak ezarritako araudia eta segurtasun neurriak betetzen dituzten aztertuko dute. Nekazaritzakoak ez diren gainontzeko ibilgailuek, quadak eta ziklomotorrak barne, IATko estazio finko batean pasa behar dute azterketa. 

Egutegia

Data                            Herria              Ordutegia
Irailak 2, asteartea     Irurtzun           09:00-14:15
irailak 3, asteazkena  Irurtzun           09:00-14:15
Irailak 4, osteguna     Ihabar              09:15-14:15
Irailak 5, ostirala         Uharte Arakil  09:15-14:15
Irailak 8, astelehena  Uharte Arakil  09:15-14:15
Irailak 9, asteartea     Uharte Arakil  09:15-14:15
Irailak 10, asteazkena Arbizu            09:15-14:15
Irailak 11, osteguna   Lizarraga        09:15-14:15
Irailak 12, ostirala      Unanu             09:15-14:15
Irailak 15, astelehena  Etxarri A.      09:15-14:15
Irailak 16, asteartea  Etxarri A.        09:15-14:15
Irailak 17, asteazkena Iturmendi     09:30-14:15
Irailak 18, osteguna  Iturmendi       09:30-14:15
Irailak 19, ostirala     Altsasu           09:30-14:15
Irailak 22, astelehena  Altsasu        09:30-14:15
Irailak 23, asteartea  Olatzagutia    09:30-14:15
Irailak 24, asteazkena Ziordia         09:30-14:15