Kultur 2025 programa bitan izanen da Sakanan

Guaixe 2025eko irailaren 8a

Estopify taldea. UTZITAKOA

Nafarroako Gobernuaren programaren barruan Estopify eta CastaZabal taldeen emanaldia izanen dira, Altsasun eta Olatzagutian, hurrenez hurren. 

Irailaren 5ean, 20:00etan, Estopify Estopa taldearen talde tributua izanen da, Altsasuko Foru plazan, Kultur 2025 programaren barruan. Irailaren 19an, ostirala, CastaZabal taldearen emanaldia izanen da, Olaztiko futbito pistan. Flamenkoa euskal musikarekin fusionatzen du taldeak. 

Hiriberriko Hartzak Zeruan taldea Iturgoienen izanen da, irailaren 21ean, 19:00etan.