Uda mugitua izan dute gure txirrindulariek. Lasterketetan aurrean izan dira, baina emaitza onenak abuztuaren 8an Dorre Elortzibarren jokatutako Nafarroako Erlojupeko Txapelketan lortu zituzten. Bi txapeldun nafar ditugu, Iker Gomez altsasuarra, elite mailan, eta Ekain Imaz altsasuarra, junior mailan. Luca Martinez lakuntzarra hirugarren izan zen juniorretan. Kadeteetan, Ekai Erdozia etxarriarra Nafarroako txapeldunordea izan zen.


Profesionalak
Profesionalak martxa onean daude. Iker Mintegi egunotan Bretagne Klasikoan ederki aritu da, ihesaldian sartuz, aurretik Plouay Gran Prixean egin zuen bezala. Igor Arrieta Renewi Tourrean lehiatu zen. Ailetz Lasa denboraldi ona ontzen ari da Portugalgo Tavira taldearekin. Kern Pharma taldearekin stagiaire ari den Iker Gomezek, tamalez, erorikoa izan zuen Britainiako Tourrean eta ezin izan zuen jarraitu.