Dagoeneko inork ez du ukatzen (beste gauza bat da beste alde batera begiratzea) ISRAEL estatuak Palestinako herriaren kontra egindako genozidioa errealitate bat dela: 65.000 pertsona bonben azpian eraildakoak, erdia haurrak, 200 kazetari, ospitaletako %95 erabat txikituak eta gutxi balitz NBEk aitortzen duen gosetea gizakiak beste herri baten aurka gerrako arma gisa eragindako lehen gosetea.
Baina ez gaitezen engaina, genozidio hau ez da orain hasi, ez, Israelgo sionismoak Palestinara naziek haien aurka egindako beste genozidio batetik ihesi iritsi zirenean jarri zuen martxan.
Hasiera-hasieratik, haiek, Jainkoaren herri hautatua zirelakoan, Palestina osoarekin geratzeko plan bat diseinatu zuten, denboran zehar garatuz joan den garbiketa etnikoaren bidez, orain ikusten ari garenera arte, hau da, nazi-sionisten
"SOLUCION FINAL" delakoa.
Euren ingurukoei sinestarazi nahi diete palestinarrak ez direla pertsonak, animaliak baizik, horregatik haiekin akabatzeak ez die inolako moral ezarik ekarri behar beren jainkoaren begietara. Herri palestinarraren deshumanizazio honek nazien holokaustoaren mailan jartzea dakar, gas-kamerarik gabe baina milaka pertsona gosez hilez beren lurra lapurtzeko, are krudelagoa!
Eta hori guztia inperialismo yankiaren eta Europako gobernu hipokrita eta arrazisten pasibotasun eta konplizitatearekin. Soinekoak urratzen dituzte biktimak begi argiko ilehoriak direnean, eta Israelgo estatu terroristarekin negoziatzen jarraitzen dute Palestina sarraskitzeko erabilitako arma horiek erosiz eta salduz.
Jarrai dezagun egunez egun mobilizatzen, Faxismoak dituen mila aurpegiari aurre egiten. Ezin ditugu bakarrik utzi. IRAILAREN 13AN, ALTSASUKO FORUEN PLAZATIK, 19:00ETAN MANIFESTAZIOA.
Inork ez dezala esan ez zekiela ezer gertatzen ari zenaz... ORAINGOAN, EZ!!!