Sakanako Mankomunitateak, lau deialdiren bidez, Hondakin Zerbitzuko bederatzi lanpostu bete ditu. Lau gidari peoi lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia despeditu eta gero, lanpostu horietarako Oihan Razkin Azpiroz, Mitxel Zenarruzabeitia Unamuno, Alberto Sevillano Lacunza eta Unai Perez Sagastibeltza izendatu ditu. Laurak Mank-en zerbitzuko lan kontratudun langile finko dira, D mailakoak. Bestetik, gidari peoi lanpostu bat oposizio lehiaketa bidez bete du. Prozesua despedituta Gorka Diez de Ulzurrun Coronadok eskuratu du lana. Aurreko lauen baldintza berak izanen ditu.
Bestalde, merezimendu-lehiaketa bidez hiru lanpostu eskuratu dituzte Imanol Donlo Senarrek, Sandra Gasco Aldeanok eta Eva Garisoain Ibañezek. Hirurak D mailako lan-kontratudun langile finko izanen dira. Beste peoi lanpostu bat oposizio lehiaketa bidez bete du. Prozesua despedituta, Mank-ek lanpostu horretarako Jazinto Bengoetxea Perez de Villarreal izendatu du. Berak aurreko hiru langileen baldintza berak izanen ditu.