egitaraua

Bertako Ganadu Azoka izanen da Irurtzunen

Guaixe 2025eko irailaren 9a

2024ko Irurtzun eta Arakilgo Bertako Azoka. ARTXIBOA

Irailaren 14an, igandea, Irurtzun eta Arakilgo Bertako Ganadu Azoka izanen da, Irurtzunen. Bertan, besteak beste, abereen gunea, azoka, zaldi ferraketa eta herri kirolak izanen dira. Aurretik, irailaren 12an, ostirala, Ardo Dastaketa izanen da, Hiriberrin. 

Irurtzun eta Arakilgo Bertako Ganadu Azokaren hamabigarren edizioa ospatuko dute irailaren 14an, igandea, Irurtzunen. Azokaren ekitaldien barruan, irailaren 12an, ostirala, 19:00etan, Hiriberriko Txiteran Ardo Dastaketa izanen da. Egun handian, igandean, 10:00etatik 14:30era ardiak, behiak, behorrak, txerriak eta oiloak ikusteko aukera izanen da, baita ekoizpen agroekologikoko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera ere. Artisautza ere izanen da, eta 11:00etan zaldi ferraketa izanen da. Arratsaldean, herri kirol desafioa eta emankume harrijasotzaileen erakustaldia izanen da, bertsolariak girotuta. 

Pikuxarrek azoka egunerako herri bazkaria antolatu du. Menua bertako produktuekin egindakoa izanen da. Pikuxar tabernan eman daiteke izena irailaren 11 baino lehen. Bazkaria 15:00etan izanen da, Pikuxarren; aurretik, 12:00etan, udan zehar izandako posta euskaraz ekimenaren zozketa eginen dute, eta Euskal Txokoak larunbatean ere ekimenak antolatu ditu, mendi irteera Pantikosatik Tebarrayra (irteeran 06:00etan autobus geltokitik), eta arratsaldean (19:30ean), Mare-M taldearen kontzertua Pikuxar plazan. 

XII. Irurtzun eta Arakilgo Bertako Ganadu Azoka

Irailak 12 ostirala

Hiriberriko Txiteran

19:00 Ardo dastaketa Beatriz Etayorekin: ardo bat dastatzen ikasteko ikastkaroa eta elaborazio desberdinak dituzten ardoen dastaketa.

Irailak 14 igandea

Azoka Irurtzunen

10:00 – 14:30 Azoka.

Abereen gunea: ardiak, behiak, behorrak, txerriak eta Oiloak.

Azoka gardena: gazta, esnekiak, ogia, ardoa, barazkiak eta abar.

Artisautza.

Gazta dastaketa eta herri txapelketa.

Erakusketak, musika, talogileak, jokoak...

11:00 Zaldi ferraketa Aitor Chaparrorekin, frontoi atzean.

15:00 Herri bazkaria, bertako produktuekin egina, Pikuxarren.

18:30 Arakil eta Irurtzun arteko herri kirol desafioa eta gazteen herri jolasak; emakume harrijasotzaileen erakustaldia bertsolariekin girotua, Foru plazan.