Aisialdiko hezitzaile lanpostuak betetzeko deialdia

Guaixe 2025eko irailaren 15a

Ubertiarrak plazan. ARTXIBOA

Hezitzaileek euskaraz bizitzeko baliabideak eman beharko dizkiete hizkuntzarekin zailtasunak dituzten haur eta gazteei.

Nafarroako Taupa euskaltzaleen mugimenduak, Uharte Arakilgo eta Etxarri Aranazko udalekin batera, Auzoko Lagunak egitasmoa antolatu dute. Euskararekin zailtasunak dituzten haur eta gazteei euskaraz bizitzeko baliabideak eskaini nahi die egitasmoak. Ikasturte osoan eskainiko da, Uharte Arakilen astean bi orduz eta Etxarri Aranatzen astean ordu bat eta erdiz. Taupako kideak talde horiek gidatzeko hezitzaileak bilatzen ari dira. 

Lanpostuan interesa duenak honako baldintzak bete beharko ditu: euskarazko C1 titulazioa edo baliokidea izatea, edo euskararen gaitasun froga egitea; euskaraz hitz egiterakoan maila ona izatea, jario bizia eta adierazkorra eta, azkenik, aisialdirako begirale titulu ofiziala izatea. Kontratazioa egiteko garaian baloratuko dute: herriak ezagutzea, haur eta gazte aisialdian eskarmentua izatea eta Hezkuntza, gizarte hezkuntza edo aisialdiarekin loturiko esperientzia eta ikasketak izatea. 

Begiraleei eskaintzen diete hilean 29 lanorduko kontratua, irail akaberarik garagarril hasierara arte. Beste aldetik, aisialdi heziketan prestakuntza jasotzeko aukera izanen dute. Eta koordinazio gure orokor bat ere izanen dute. Curriculumak nora@taupamugimendua.eus e-posta helbidera bidali behar dira. Informazio gehiago nahi duenak 674 35 19 17 telefono zenbakira hots egin dezake.