Futbola

Lagun Arteak eta Etxarrik kopako partida jokatuko dute

Guaixe 2025eko irailaren 11

Lagun Arteak eta Etxarrik Kopako hamabigarren multzoko lehen jardunaldia dute jokoan.

Irailaren 11n, 19:30ean, erabakiko da partida, Zelai Berrin

Erregional mailako 2025/2026 denboraldia irailaren hirugarren asteburuan hasiko da, baina irailaren 11n, osteguna, 19:30ean Nafarroako Futbol Federazioko Kopako partida jokatuko dute Lagun Arteak eta Etxarri Aranatzek Zelai Berrin. Hamabigarren multzoko faseko lehen jardunaldiko partida izango da. Eduardo Jimenezek epaituko du lehia.