Irailaren 10ean lagun arteko bi areto futbol partida hartu zituen Altsasuko Zelandi kiroldegiak. Hirugarren mailako Altsasuk Xota harrobia izan zuen aurkari. Lehia oso bizian, Irurtzungo taldea gailendu zen, 3 eta 4. Maila autonomikoko Altsasuk galdu egin zuen bere partida, 3-4, emaitza berberarekin.