BTT

Mankomunitatearekin eta Barrankarekin, Fiterora

Guaixe 2025eko irailaren 17a

Barranka Txirrindularitza Taldeak eta Sakanako Mankomunitateak elkarrekin antolatzen dute ibilbidea. ARTXIBOA

Irailaren 28an, igandea, Alhama ibaiaren bide berdea ibilbidea antolatu dute. Izena ematea zabalik dago irailaren 23ra arte

Sakanako Mankomunitateak eta Barranka Txirrindulari Taldeak mendi bizikleta ibilaldi berezia antolatu dute irailaren 28an, igandea, Fiteron: Alhama ibaiaren bide berdea. 49 km eta 700 m desnibela duen ibilaldi ederra da, Alhama ibaiaren inguruan. Zailtasunaren aldetik, ertaina-altua da. 

Ibilaldian 14 urtetik gorakoek eman dezakete izena (10 euro), Mank-eko kirol zerbitzuan (683 343 854 edo kirolak@sakana-mank.eus), irailaren 23ra arte. Autobusa 6:45ean aterako da Altsasuko autobus geltokitik. Bertan bazkalduko da.