Negozioen kudeaketa hobetzeko prestakuntza eskaintza

Guaixe 2025eko irailaren 18a

Cederna-Garalurrek antolatutako ikastaro bat. ARTXIBOA

Ekintzaileei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, online izanen dira bi saioak eta hiruna orduko iraupena izanen dute.

Cederna Garalur elkarteak antolatu dituen bi prestakuntza saioen helburua da ekintzaileei eta enpresa txikiei tresna praktikoak ematea beren negozioaren kudeaketa hobetzeko. Horretarako, bi prestakuntza saio antolatu ditu, online bidezkoak. Aurrenak Antolatu zure paperak Ogasunarekiko betebeharrak betetzeko izenburua du eta irailaren 30ean, asteartearekin, izanen da, 10:00etatik 13:00etara. Atzenak online izapideak egiteko ziurtagiri digitalaren erabilera eta fakturen diseinua izanen ditu ardatz. Lastailaren 1ean, asteazkenean, emanen da aurrekoaren ordutegi berean. 

Prestakuntza saioetan interesa duenak 619 32 82 64 telefono zenbakira hots egin dezake izena emateko, bestela sakana.admon@cederna.es posta elektronikoko helbidera idatzi dezake. Prestakuntza horiek CaixaBanken Aukeren Lurraldea 2025 programaren barnean daude, eta Cederna Garalur elkartearen laguntza dute eskualdeko ekintzaileei ezagutza eta laguntza hurbiltzeko.