Mendi lasterketak

Km Bertikala eta Urbasa proba, ate joka

Maider Betelu Ganboa 2025eko irailaren 19a

Maite Beregaña, Km Bertikalean. ARTXIBOA

Irailaren 21ean, igandea, Beriain KM Bertikala jokatuko da, eta XVII. Urbasa Mendi Lasterketa, irailaren 27an. Azken honetarako izena ematea zabalik dago. 

Irailaren 21ean, igandean, jokatuko da Aralar Mendi Klubak antolatutako Beriain KM Bertikala. 10:00etan abiatuko dira korrikalariak, banaka, 5 kilometro eta 1023 metro desnibel positiboa duen proba osatzeko. Proba Nafarroako Txapelketa da, eta parte hartze handia espero da. 

Beste alde batetik, Olaztin Urbasa XVII. Mendi Lasterketa irailaren 27an, larunbata, 10:00etatik aurrera jokatuko da. 16,46 kilometro eta 800 metroko desnibel positiboko proba da, eta izena ematea Rockthesport webgunean egin daiteke. Olaztiko San Migel festen barruan egiten da mendi lasterketa.