Irailaren 19an, ostirala, Euskaltegian izena ematera eta euskara ikasten hastera deitzeko bi ekimen izanen dira, Lakuntzan eta Etxarri Aranatzen, hurrenez hurren. Lakuntzako plazan, 20:30ean, Pantxika Euskaltegian! Pantxika Lamurren emanaldia izanen da. Etxarri Aranatzen, 19:00etan, Euskaltegiko ikasle ohien eta ikasleen talde argazkia eginen dute.