Mendialdeko parrokien esperantzaren jubileua

Guaixe 2025eko irailaren 15a

Fededunak katedralean. IGLESIA NAVARRA

Hainbat sakandar ospakizunean izan ziren.

Nafarroako Mendialdeko 87 parrokiek, tartean sakandarrak, Mendialdeko bikariotza osatzen dute. Haietako 300 ordezkari, sakandarrak barne, Mendialdeko esperantzaren jubileua ospatu zuten hilaren 13an, larunbatean. Iruñeko katedralean izan zen hitzordua. Fededunez aparte, ibarreko zenbait apaiz izan ziren han: Antonio Lopez Fernandez, Irurtzungo apaiza; Alfonso Garziandia Goñi, Aralarko santutegiko kaperaua; Javier Aldabe Arbea, hainbat herritako apaiza; Jose Antonio Apezetxea Escudero, hainbat herritako apaiza eta Patxi Izko Barberia, Altsasu, Olatzagutiko eta Ziordiko apaiza. Baita David Galarza Fernandez iturmendiarra, Lesaka eta Berako apaiza eta Andoni Gastaminza Gorriti seminarista ubertearra ere.