Ergoiena zeharkatzen duen lasterketarekin hasi zen ibarreko eguna. Korrikalari helduei haurrek txanda hartu zieten. Ondoren, musikak giroa alaitu zuen bazkal garairaino. Mahaitik altxatzen lehenak haurrak izan ziren, jolastera joateko. Trikitixa eta panderoaren doinura kantaz ere aritu ziren. Musikari aizkolariek hartu zieten lekukoa. Haiek lanak despedituta, Eztanda txarangak dantzan jarriko zituen hainbat.