Futbola

Etxarri Aranatzek eta Lagun Arteak garaipenarekin hasi dute denboraldia

Guaixe 2025eko irailaren 23a

Etxarri nagusitasun handiz aritu zen. ETXARRI ARANATZ

Etxarrik Arga Ibaia hartu zuen eta Lagun Arteak San Jorge B bisitatu zuen

Etxarri Arantzek Arga Ibaia taldea hartu zuen irailaren 20an San Donaton. Hasieran parez pare aritu ziren bi taldeak. 11. minutuan Urtzi Nazabalek Etxarriren markagailua mustu zuen, eta Aimar Ijurrak bigarrena sartu zuen 28. minutuan. Bigarren zatiaren ondoren Etxarri Aranatzen nagusitasunak jarraitu zuen. Urtzi Nazabalek beste bi gol sartu zituen, hat trick-a, eta Jon Erdoziak egindakoarekin azkenean Etxarri Aranatzek 5-0 irabazi zuen, eta erregional mailako bosgarren multzoko lider jarri zen. 

Lagun Arteak Iruñean jokatu zuen irailaren 21ean, arratsaldez, San Jorge B taldearen kontra. Bi taldeek borroka estua izan zuten lehen zatian, eta atsedenaldira husnako berdinketarekin joan ziren. Bigarren zatia hasi eta berehala Sael Ozoriak lakuntzarren markagailua mustu zuen. Lagun Arteak erasoan jarraitu zuen, eta Ander Cocerak bigarrena lortu zuen 70. minutuan. Partida despeditzeko 5 minuturen faltan, Ander Agirrek hirugarren gola sartu zuen, eta 0-3ko garaipenarekin eta hiru puntu gozorekin bueltatu ziren lakuntzarrak. 

Sailkapenean, Etxarri Aranatz liderra da (3 puntu) eta Lagun Artea laugarren (3 puntu). Bigarren jardunaldian, Etxarri Aranatzek Beloso izango du aurkari irailaren 27an, 18:30ean, Amayan. Lagun Arteak Valle de Egues C taldea hartuko du Zelai Berrin, irailaren 27an, 16:30ean.