Nafarroako Foru Ogasunak Zuhatzun eta Satrustegin dauden ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea erabaki du. Ondasunak hiru lotetan banatu eta horiek enkantean jarri ditu. Hiru loteen balioa 81.730,14 eurokoa da. Eskaintzak aurkezteko epea lastailaren 9ko 18:00etan despedituko da.
Aurreneko lotea Satrustegiko errotaren ondoan dauden bi lur sail dira, bakoitza herri bateko dermioan dagoena. Zuhatzukoa Ugaldeta parajean dago 26.118,53 m2-ko azalera du. Haren aldamenean, Satrustegiko Errotaburu parajean dagoen 2.861,45 m2-ko lursaila da lotea osatzen duen. Loteak 21.702,64 euro balio ditu.
Bigarren lotea Zuhatzun dago eta eraikuntzez eta lursailez osatuta dago. Guztira 18.552,27 m2 egiten duten bi lursail, 1.012,13 m2-ko eraikuntza bat, 19.564,39 m2-ko abeltegia eta beste horrenbesteko zoladura. Guztiaren balioa 40.751,55 euro dira
Atzeneko lotea, berriz, Satrustegin dago, Azekigaña parajean dauden hiru lursailez osatuta dago. Haien azalerak 24.927,23, 399,29 eta 413,05 m2-koak dira. Harengatik 19.275,95 euro eskatzen dira.