Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutiko herritarrek Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuaren jakinarazpena jasoko dute, aurtengo hirugarren hiruhilekoari dagozkion ordainagiriak pagatzeko garaia iritsi baita. Ordainagiriak kontu korronteetan lastailaren 6an kargatuko ditu. Aldi berean, ibarreko erakundeak jakinarazi du irailaren 22tik aurrera jasotako aldaketak (kontu zenbakiak, katastroko aldaketak eta beste) hurrengo hiru hilean hartuko dituztela kontuan.