Nafarroako Bertso Eskolakek Bertso Jasa Bat-Bateko Jolasa 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxoendako bertso saio ludikoak antolatu ditu: Irailaren 29an, astelehena, 16:00etan, Eneko Lazkoz eta Saats Karasatorrerekin, Etxarri Aranazko kultur etxean. Urriaren 2an, osteguna, 16:00etan, Altsasuko AEKn Idoia Granizo eta Saats Karasatorre izanen dira, eta urriaren 7an, asteartea, Joana Ziganda eta Saats Karasatorre, Irurtzungo kultur etxean izanen dira (17:30ean). Azken saioa irailaren 8an, asteazkena, Lakuntzako liburutegian izanen da, 19:15ean, eta Ekain Alegre eta Saats Karasatorre izanen dira gidariak.
Irurtzunen, Lakuntzan (bi talde), Etxarri Aranatzen eta Altsasun (bi talde) izanen dira Bertso Eskola taldeak Sakanan. Irailaren 26ra arte 2025/2026 ikasturterako izena emateko aukera zegoen. Guztira, Nafarroako Bertsozale Elkarteak 44 talde eskainiko ditu. Urriaren lehenengo astean abiatuko dira eskolak, eta Sakanako irakaslea Saats Karasatorre izanen da.