Urriaren lehen asteburuan V. Nafarroako Foru Komunitateko Emakumezkoen Pilota Torneoko finalak jokatuko dira, Lekunberrin eta Nafarroa Arenan. Urriaren 4an, 10:30ean, Lekunberrin, Camposek eta Garmendiak, Etxarriko Gure Pilotakoak, Arrosagarayren eta Irazustaren kontra jokatuko dute bigarren mailako paleta gomako finala. Horretaz gain, beste bi final jokatuko dira. Esku goxuan, Martinez-Labakak Fernandez-Peque izango dituzte aurkari, eta eliteko larruzko paletan Murillo-Sarasibarrek Nagore-Goyenetche.
Urriaren 5ean, Nafarroa Arenan, 17:30ean, lehen mailako paleta gomako finalean Inunciagak eta Gure Pilotako Larrazak Eciolaza eta Eguzkiza izanen dituzte aurkari. Eskuz, promesetan Crespo-Arratibelek Sorondo-Alberroren kontra jokatuko dute finala, eta elite mailan Ibarrola-Mendiburuk Salsamendi-Mendizabalen kontra.