Udal musika eskolendako dirulaguntza zehaztuta

Guaixe 2025eko urriaren 10a

Irurtzungo musika eskola. ARTXIBOA

Ibarreko bost udalek jasoko dute foru administrazioaren ekarpena.

Nafarroako Gobernuak herrialdeko udal musika eskolen artean 3,4 milioi euroko diru poltsa nola banatu zehaztu du. Gobernuak musika ikasketen kostuaren %33 laguntzen du. Zehaztutako laguntza udalek bi epetan jasoko dute. Ebatzitakoaren arabera, Irurtzungo Udalak 43.199,93 euro jasoko ditu, Lakuntzakoak 13.571,26 euro, Etxarri Aranazko Udalak 34.260,14 euro, Altsasukoak 57.055,90 euro eta Olatzagutikoak 6.956,69 euro. Bost udalek guztira 155.043,92 euroko finantzazioa jasoko dute beraien herrietan musika ikasketak bermatzeko. 

Bost udalek beraien aurrekontuetatik, guztira, 443.292,35 euro bideratu zituzten musika eskoletara 2024an. Horrela izan zen banaketa: Irurtzun 46.941,91 euro, Lakuntza 57.708,85 euro, Etxarri Aranatz 42.644,53 euro, Altsasu 270.584,93 eta Olatzagutia 25.412,13 euro.