Editargik antolatzen duen Nafarroako Argitalpen Azoka izanen da urriaren 1etik 5era, Iruñeko Boskotxoan (Takonera), eta lehenengo aldiz aurtengo edizioan Nafarpres Nafarroako Tokiko Prentsaren Elkartea bertan izanen da, eta, besteak beste, bisitariek elkarteko kide diren bederatzi tokiko komunikabideen edukiak ikusteko aukera izanen dute, tartean Guaixe Astekaria.
Gainera, urriaren 4an, larunbata, 11:00etatik 11:50era eta 12:00etatik 12:50era, Nafarpresek haurrendako tailerra antolatu du azokako karpan: Tokiko prentsako haur erreportariak: ideiatik aldizkarira. Haurrek aukera izanen dute elkarrizketa bat nola egiten den, albiste bat nola idazten eta nola heltzen den aldizkarietara ikasteko.
Ver esta publicación en Instagram