Hobekuntzak Goldarazko bidean

Guaixe 2025eko urriaren 8a

Iturraskarrikoek egindako zubia. IRURTZUNGO EH BILDU

Zubi bat egin dute.

Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Iturraskarri proiektuko langileek zubi bat egin dute Etxeberri eta Goldaratz lotzen dituen bidean. Zubi egin berriak oinezkoen ibilbidea erraztu du. Izan ere, gune urtsu bat inguratu beharrean, haren gainetik pasatzeko aukera dute orain.