Futbola

Erregional mailan Lagun Artea liderra jarri da

Guaixe 2025eko urriaren 7a

Lagun Artea lider jarri da.

Etxarrik Orkoienen galdu, eta Lagun Arteak puntu baliotsua lortu zuen Lekunberrin

Gizonezkoen erregional mailan, Etxarri Aranatz taldeak Kirol Sport izan zuen aurkari Orkoienen. Bi taldeak parez pare aritu ziren partida guztian barna. Inork ez zuen kontrako atea zulatzea lortzen, bigarren zatira arte. Etxarri Aranazko Javier Fernanez de Garaialde Lazkanok Etxarir Aranatz 0-1 aurreratu zuen 60. minutuan, baina pozak gutxi iraun zuen 7 minutu beranduago Kirol Sportek berdindu zuelako. Partida puntu banaketarekin despedituko zela zirudienean, 86. minutuan Kirol Sportek garaipenaren gola sartu zuen, 2-1 aurreratuz, eta luzapenean hirugarrena sartu zuten. 3-1 galduta itzuli ziren etxarriarrak. 

Lagun Arteak, aldiz, azken unean Beti Kozkor B taldearen kontra berdintzea eta Lekunberritik puntu baliotsu bat ekartzea lortu zuen. Gauzak ongi hasi ziren talde lakuntzarrarendako, 12. minutuan Mikel Agirrek 0-1 aurreratu baitzuen Lagun Artea. Beti Kozkorrek atsedenaldia baino lehen bana berdindu zuen eta bigarren zatian partida zabal-zabalik zegoen. Lekunberrikoek minutu onak jokatu zituzten tarte horretan eta 3-1 aurreratzea lortu zuten 10 minutuko tartean. Lagun Arteak, ordea, ez zuen behera egin eta 78. minutuan Ander Cocerak 3-2koa jarri zuen. Lakuntzarrek ez zuten etsi, eta, luzapenean, hirunako berdinketa lortu zuen Mikel Agirrek, puntu oso gozoa balio duena. 

Datorrena
Lagun Artea jarri da gizonen erregional mailako lider (7 puntu), Kirol Sport taldearekin puntutara berdinduta. Etxarri Aranatz laugarren da (6 puntu). Erregional mailako laugarren jardunaldian Lagun Arteak Kirol Sport hartuko du, urriaren 11n, 16:00etan, Zelai Berrin, eta bertan lidergoa erabakiko da. Bestalde, Etxarri Aranatzek hamaikagarren den Baztan B izango du aurkari San Donato zelaian, urriaren 11n, 16:30ean.