Bi kultur ekimen, Itxasperrin

Guaixe 2025eko urriaren 10a

Emilio Arrieta Abesbatzaren kontzertu bat. NAFARROAKO ABESBATZEN ELKARTEA

Urriaren 11n, larunbata, 'Arakilgo landa ondarea' liburuaren aurkezpena eta Garseko Emilio Arrieta abesbatzaren emanaldia izanen dira, Arakilgo ermitan. 

Bi kultur ekimen izanen dira urriaren 11n, larunbata, 17:30ean eta 19:00etan, Itxasperri ermitan. Lehenengoa Agustin Cuevasen Arakilgo landa ondarea liburuaren aurkezpea izanen da; liburua Jimeno Jurio dirulaguntzaren bitartez lagundutako lana da. Bestetik, 19:00etan, Garesko Emilio Arrieta abesbatzaren emanaldia izanen da, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak herrietan antolatzen dituen Gogo betez kantu programaren barruan.