Landa eremuko emakumearen eguna ospatuko dute Arakilen

Guaixe 2025eko urriaren 13a

Urriaren 18an, larunbata, Arakilgo Emakume Taldeak ospakizuna antolatu du, Etxarrengo Iratzar jatetxean. 

Arakilgo Emakume Taldeak, Arakilgo Udalaren laguntzarekin, Landa Eremuko Emakumearen Eguna antolatu du, Etxarrengo Iratzar jatetxean. 14:00etan bazkaltzera bilduko dira, eta bazkal ostean Iluntze Akustikoak kontzertua izanen da. Urriaren 14ra arte eman daiteke izena 660 966 714 Whatsappean.