Jaso gabeko herentzia baten berri eman dute udalek

Guaixe 2025eko urriaren 16a

Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Hildakoak Uharten izan zuen azken etxebizitza eta Altsasun hil zen.

Testamenturik ez dagoen edo bertan izendatutakoek uko egin diotelako, jasogabeko herentzia edo jaurespen bateko ordezkariengana jotzea ezinezkoa izan zaio Nafarroako Ogasunari. Horregatik ogasunak oharra zabaldu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean (lastailak 15) eta Uharte Arakilgo eta Altsasuko Udalak udaletxeko iragarki oholean jarri dute. Ogasunak azaroaren 15era arteko epea eman die interesatuei pertsonalki edo behar bezala ordezkatuta ager daitezen Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4. zenbakiko (Nafarroako Gorteen kaleko sarrera), 6. mailan. Hildakoaren heriotza egunean jakinarazi gabe zegoen azken izapidearen berri emanen diote, eta herentziarako eskubidea egiaztatu beharko du. Deialdi horretan ondasun higiezin bat enbargatzeko eginbidea jakinaraziko du Ogasunak. Epea pasata jakinarazitzat joko dituzte.