Gernika Palestina herri ekimenak deituta, Palestinako genozidioa salatu eta Israel isolatu eta boikota egiteko deiarekin sakandar ugarik bat egin zuten atzo, lastailak 15. Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen egindako elkarretaratzeetan 300en bat pertsona elkartu ziren eta Lakuntzan eta Arbizun 150en bat. Protesta elkarretaratzeak egin ziren ere Uharte Arakilen, Bakaikun eta Olatzagutian. Altsasun, azkenik, 1.500 pertsona baino gehiago izan ziren manifestazioan.