Gizonezkoen lehen maila autonomikoak derbia ekarri zuen Sakanara. Altsasuk Xota hartu zuen Zelandin. Partidan nor baino nor hasi ziren bi taldeak, baina 13. minutuan Jorge Alberto Alzamorak Altsasuren atea zulatu zuen eta minutu bat beranduago Asier Astizek Xotaren bigarrena sartu zuen. Partidak ildo beretik jarraitu zuen aurrera, eta Xotaren nagusitasunari esker beste sei gol etorri ziren jarraian, Jorge Alzamorak (2), Oinat Glariak, Felix Iraizozezk, Asier Martinek sartutakoak. 58. minutuan Iraitz Moranek Altsasuren gol bakarra lortu zuen, eta 1-8 irabazita hiru puntuak Xotak eman zituen.
Arbizu Kirol Taldeak Berriozarko Mendialdea hartu zuen Arbizuko Kiroldegian. Partida honetan Altsasuko emaitza bera errepikatu zen, baina alderantziz, Arbizu nagusi izan baitzen hasieratik eta 8-1 irabazi baitzion Mendialdeari. Mattin Petriati izan zen protagonistetako bat, arbizuarrak lau gol sartu baitzituen. Andoni Goikoetxea (2), Beñat Jaka eta Julen Luis izan ziren Arbizuko beste goleatzaileak.
Antsoaingo Gazte Berriak da gizonezkoen lehen maila autonomikoko liderra (9 puntu). Xota hirugarren da (6 puntu), Arbizu Kirol Taldea laugarren (6 puntu) eta Altsasu hamaikagarren, punturik gabe. Bosgarren jardunaldian Xotak Ibararte hartuko du urriaren 18an, larunbata, 18:30ean Atakondoan; Arbizuk, aldiz, Cascanten jokatuko du urriaren 17an, ostirala, 19:30ean; azkenik, Altsasuk Mendialdearen jokatuko du urriaren 18an, larunbata, 16:00etan, Berriozarren.