Mank-ek Hondakin Zerbitzurako lan poltsa sortuko du

Guaixe 2025eko urriaren 17a

Hondakin bilketa egiten Altsasun. ARTXIBOA

Larunbat eta jai egunetarako da lan poltsa berria.

Sakanako Mankomunitateak, oposizio lehiaketa bidez, Hondakin Zerbitzuko bilketan larunbat eta jai egunetan lan egiteko lan poltsa bat sortzeko deialdia egin du. Zehazki Hondakin Zerbitzuko peoi eta txofer peoi lanpostua betetzeko lan-poltsa bat sortu nahi du, lehiaketa-oposizio bidez, larunbat eta jaiegunetako lanaldiak aldi baterako betetzeko. Lanpostuek B1 hizkuntza eskakizuna dute. Deialdian interesa duenak eskabideak aurkezteko epea lastailaren 23ko 14:00etaraino du.