Kirol tartea

2025eko lastailak 20

Guaixe Irratia 2025eko urriaren 20a

Pilotan, Ezkurdia finalerdietan, baina Bakaikoak lana du aurretik. Joseba Ezkurdiak Erik Jaka mendean hartu zuen maisuki jokatu ondoren eta finalerdietan da. Aldiz, Joanes Bakaikoak galdu egin zuen Altunaren kontra eta ligaxkako azken jardunaldian Peña irabazi eta Zabalak egiten duenaren zain geratu beharko du.

Atletismoan, Onddo lasterketa, lainopean. 300 pertsonek baino gehiagok parte hartu zuten Dantzaleku Sakanak antolatutako proban. Korrika edo oinez parte hartu zitekeen. Ferietako 46. Eskola Arteko Krosean 80 neska-mutil lehiatu ziren.

Txirrindularitzan, Igor Arrietak Guangxiko Tourra despeditu du. UAE Emirates taldeak ez du ehun garaipen lortzeko erronka lortu, eta 95ekin geratu da, errekor handia.