Futbola

Lagun Artea ez zen berdinketatik pasa Lagunak B-rekin

Guaixe 2025eko urriaren 21a

Erregional mailako bosgarren jardunaldian puntu bati eutsi zion talde lakuntzarrak. Etxarri Aranatzek atseden jardunaldia zuen

Gizonezkoen erregional mailako bosgarren jardunaldian Lagun Arteak Lagunak B taldea hartu zuen Zelai Berrin. Bi taldeak parez pare ibili ziren kontrako atea zulatu nahian, baina markagailua mugitzea ezinezkoa izan zen eta 90 minutuko partida husnako berdinketarekin despeditu zen. 

Bestalde Etxarri Aranatzek atseden jardunaldia zuen. 

Kirol Sport da erregional mailako bosgarren multzoko liderra (13 puntu). Etxarri Aranatz hirugarren da (9 puntu), eta Lagun Artea bosgarren (8 puntu). Seigarren jardunaldian Etxarri Aranatzek sailkapenean zazpigarren den Mutilvera C izango du aurkari urriaren 26an, igandea, 18:30ean, Arangurenen. Lagun Arteak egun berean jokatuko du, 12:30ean, sailkapenean bigarren den Universidad de Navarraren kontra, Iruñean.