Kirol tartea

2025eko lastailak 21

Guaixe Irratia 2025eko urriaren 21a

Pilotan, Guillermo Mazo Memoriala gaur hasiko da. Partidak Uharte Arakilen eta Lekunberrin jokatuko dira. Gaur da lehen jarduna, Uharte Arakilen. 

Txirrindularitzan, Euskaltel Euskadik bizikleta txinatarrak erabiliko ditu 2026an. Urte luzez Orbea eta aurten Mendiz bizikletak erabili eta gero, badirudi datorren urtean Txinako bizikletak izango dituztela. 

Futbolean, Altsasuk puntu bat gehitu du.Emakumezkoen hirugarren mailako bosgarren jardunaldian 3-1 aurreratu zen Altsasu, baina Huartek buelta eman zion eta berdinketarekin despeditu zen lehia

Futbolean, Altsasu esku hutsik itzuli zen Obanosetik. Preferente mailako seigarren jardunaldian Infanzonesen kontra galdu zuen Altsasuk. 

Futbolean, Lagun Artea ez zen berdinketatik pasa Lagunak B-rekin. Erregional mailako bosgarren jardunaldian puntu bati eutsi zion talde lakuntzarrak. Etxarri Aranatzek atseden jardunaldia zuen. 

Futbolean, Zalduaren bigarren garaipena. Elomendiko Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldiak hiru puntu utzi ditu Arakilen.