Kirol tartea

Kirol tartea gaur

Guaixe Irratia 2025eko urriaren 22a

Zumba, Altsasuko I. Zumbathoi Solidarioan bildutakoa jaso du Saray-k.Bularreko Minbiziaren Nafarroako Saray Elkartearen alde antolatutako ekimenean 3.800 euro lortu ziren.

Areto futbolean, Altsasuren eztanda. Hirugarren mailan Altsasuk denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Burlataren kontra. Aralar Mendik Mendialdearekin berdindu zuen. Datorren jardunaldian bi talde sakandarren lehen derbia jokatuko da Uharte Arakilen.

Areto futbolean, Punturik ez Xota B-rendako. Emakumezkoen lehen maila autonomikoko hirugarren jardunaldiak ez zuen Sakanan punturik utzi.

Areto futbolean, Xota, Arbizu eta Altsasu, jardunaldi kaxkarra. Gizonezkoen lehen maila autonomikoko laugarren jardunaldia gure taldeendako ez zen batere ona izan.