Astekaria

Hiru-Herri, Nafarroako Kluben Arteko Kros Txapelketan nagusi

Maider Betelu Ganboa 2025eko urriaren 27a

Hiru Herri atletismo taldea Nafarroako Taldekako Kros txapelduna izan zen. IBAN AGUINAGA.

 Izaskun Beunza (Beste Iruña) hirugarren sailkatu zen, baina Hiru-Herri izan zen protagonista

Urriaren 19an Nafarroako Kluben Arteko Kros Txapelketa jokatu zen Lizarran. Gizonetan Grupompleo taldeko Aitor Garcia gailendu zen (20:17), Hiru-Herriko Markel Cirizari segundo bat aterata (20:18). Hala ere, Cirizaren Hiru-Herri izan zen Nafarroako taldekako txapelduna. Talde bereko Mikel Astiz ihabardarra hamalaugarren sailkatu zen (21:39), eta Israel Arbizu etxarriarra hamaseigarren (21:50). Emakumeetan Jihad Essoubai (Hiru-Herri) gailendu zen alde handiz (23:15). Alicia Carrera (Grupompleo) bigarren izan zen (23:56), eta Beste Iruñako Izaskun Beunza olaztiarra hirugarren (24:13). Emakumezkoen taldekakoa Hiru-Herrik irabazi zuen ere bai.


Argazkia: SONIA SALSAMENDI