futbola / areto futbola

Sakandarrak Nafarroako selekzioen organigraman

Maider Betelu Ganboa 2025eko urriaren 29a

Nafarroako Futbol Federazioko selekzioen organigramaren aurkezpena. Tartean Maider Granizo, Leandro Fernanez eta Asier Llamas daude. Nafarroako Futbol Federazioa

Nafarroako Futbol Federazioak selekzioen organigrama teknikoa aurkeztu du

Nafarroako Futbol Federazioak 2025/2026 denboraldirako futbol eta areto futboleko selekzioen organigrama teknikoa aurkeztu du. Guztira hamaika selekzio izango ditu Nafarroak. Lehendabizikoz, emakumezkoen futbol selekzioek emakumezko entrenatzaileak izango dituzte.

Leandro, Asier eta Maider
Selekzioak gidatuko dituzten teknikarien artean sakandarrak daude. Leandro Fernandezek areto futboleko emakumezkoen 16 urteko  entrenatzaile jarraituko du. Bere garaian Xotako jokalari fina zenak esperientzia handia du entrenatzaile gisa, talde asko entrenatu baititu.

 Bestalde, Osasuna Magna Xotako egungo atezaina den Asier Llamas irurtzundarrak bigarren denboraldia egingo du areto futboleko Nafarroako selekzio guztietako atezainen entrenatzaile. 

Azkenik, futbolean, Altsasuko eta Mulierreko entrenatzaile izandako Maider Granizo altsasuarra emakumezkoen 12 urtez azpiko eta 14 urtez azpiko futbol selekzioetako atezainen entrenatzailea izango da.