Pilota

Irurtzun klubak ongi hasi du Guillermo Mazo Memoriala

Guaixe 2025ko urr. 23a, 10:28

Nafarroako Gazteen Lau eta Erdiko lehen jardunaldiak zortzi pilotari utzi ditu txapelketatik kanpo. Irurtzungoek aurrera egin dute

Urriaren 21ean hasi zen Nafarroako Gazteen Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa, Guillermo Mazo Memoriala, Uharte Arakilen. Lehen jardunaldiko lehen lau  partidak bertan jokatu ziren, eta beste lau partidak, aldiz, urriaren 22an Lekunberrin.

Irurtzun klubeko pilotariei dagokienez, Olarrak aurrera egin du eta hurrengo jardunaldian Fagoaga du zain, eta E. Esainek irabazi egin du eta hurrengo fasean Goñi du zain. Gorraizek 

Urriaren 21eko Uharte Arakilgo emaitzak
Olarra 18 – Iraizoz 9
Sagardui 9 – Legarda 18
E. Esain 18 – Oieregi 9
Aritzegi 3 – Alkorta 18

Urriaren 22ko Lekunberriko emaitzak
Bengoetxea 14 – Oreja 18
Eguaras (aurkeztu gabe) – Gorraiz 18
I. Ijurko 18 – Armendariz 6
Otamendi 18 – Gastearena 5