Kirol tartea

Asier Urkia fisioterapeuta, saskibaloi emaitzak eta Guillermo Mazo memoriala

Guaixe Irratia 2025eko urriaren 23a

Futbolean, Asier Urkia, Euskal selekzioko talde teknikoan. Euskal selekzioak eta Palestinak azaroaren 15ean San Mamesen jokatuko duten partidan etxarriarra fisioterapeuta izango da. 

Saskibaloian, Emakumezkoen CBASK seniorrak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen Burlatan. Gizonezkoen bigarren mailako CBASK-ek, aldiz, 11 punturen aldearekin galdu zuen Berriozarren.  

Pilotan, Irurtzun klubak ongi hasi du Guillermo Mazo Memoriala. Nafarroako Gazteen Lau eta Erdiko lehen jardunaldiak zortzi pilotari utzi ditu txapelketatik kanpo. Irurtzungoek aurrera egin dute. 

Pilotan, Murgiondo-Bergera eta Salaberria anaiak, Gartzarongo Pilota Txapelketako finalaren bila. Urriaren 25ean Irurtzun klubeko bi bikoteek final aurrekoak dituzte jokoan.