Errigora garaia

Guaixe 2025eko urriaren 24a

Errigorako kutxak auzolanean betetzen. ARTXIBOA

Euskarari Puzka kanpainako saskien balioaren %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko, Agerreko, euskalgintzara bideratuko da. 

Ezinbestekoak euskarentzat Agerrean lelopean Errigorak saskien eskaintza egin du. Errigorako kideek azaldu dutenez, "Nafarroa erdi eta hegoaldean lanean ari diren euskalgintzako eragileak (AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia) ezinbestekoak dira euskararendako. Euskarak eskualdean arnasa har dezan bertatik eta bertarako egiten dute lan". Gaineratu dutenez, "lanean jarrai dezaten, ezinbestekoak garenak gainontzeko lurraldetako euskaltzaleok gara. Asmo horretan auzolana tresnarik baliotsuena, ezinbesteko elkartasun keinua da Euskarari Puzka kanpaina, saskiak eskatuz balioaren %25a Ager zonaldeko euskalgintzara bideratzen delako". 

Aurten ere hiru saski mota eskaini dituzte, beltza, berdea edo gorria. Haiek 22 ekoizleren produktuekin beteko dituzte. Eta auzolanaren bidez 245 herritako 469 banaketa guneren bidez banatuko dituzte. Ohiko tokietan edo errigora.eus webgunean eska daitezke azaroaren 13a baino lehen. 

Eskaintza

Saski beltza 
Olioa, piperrak, zainzuriak, orburuak, kardua, potxak, borraja, teilak, mahats zukua, ardo beltza, ilarrak eta patxaran mantekatuak. 60 euro.

Saski berdea 
Piperrak, olioa, zainzuriak, orburuak, txitxirioak, pasta, tomatea, teilak, txokopipitak, sagar zukua, ozpina eta ardo beltza erdi-ondua. 65 euro. 

Saski gorria 
Ardo beltza (18 hil barrikan), ardo txuria, olioa, piperrak, zainzuriak, turroia, mantekadak, polboroiak, ardi-gazta, txokolatezko molineritoak eta patxarana. 75 euro.