Burunda mendebaldeko pediatria zerbitzua “nabarmenki eskasa” dela salatu dute. Pediatria zerbitzuan lanaldi bat eta erdi egotea eta arreta egokia ematea eskatu dute.
Sakana Groupek hobekuntza elektriko eta logistikoak eskatu dizkio Ministerioari. Kooperatiba lakuntzarrak, zehazki, sare elektrikoa indartzea eta Bilboko portura daraman korridorea egokitzea eskatu du, industriari laguntzeko neurriez aparte. Horrek handitzea bermatuko lukeela azaldu du
Plazaolako turismo kudeaketa eredua ezagutu dute Extremaduratik etorritakoek. Extremaduratik 35 pertsona etorri ziren, tartean zeuden turismoko diputatua, Caceresko Diputazioko ordezkariak, alkate eta turismo teknikariak, elkarteak eta sektoreko enpresariak. Eskualdeko natura, kultura eta gastronomia baliabideak ezagutu zituzten.