Sakanerria

Errigora, udaletako oharrak eta kamioiak zuhaitzak jo zituenekoa

Guaixe Irratia 2025eko urriaren 28a

Errigora garaia. Euskarari Puzka kanpainako saskien balioaren %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko, Agerreko, euskalgintzara bideratuko da. 

Bakaikun, udal zerga ordaintzeko garaia. Kontribuzioaren bigarren zatiaren txanda da. 

Herriko mendiko pistetan autoekin ibiltzeko baimenak baliogabetu ditu Olatzagutiko udalak. Ordenantzan jasotako baldintzak ez betetzeagatik kendu die baimena.  

Kamioi batek zuhaitzak jo ditu Etxarri Aranatzen. Burundabide kalean izan da eta bi zuhaitza bota behar izan dituzte.