Pilota

Esain, Olarra eta Gorraizen aukera

Guaixe 2025eko urriaren 28a

Guillermo Mazo Torneoko bigarren jardunaldia dago jokoan

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketan edo Guillermo Mazo Memorialean bigarren jardunaldia jokatuko da aste honetan. 

Uharte Arakilgo Larrebietan hiru partida jokatuko dira, Zubiriak (Irurtzun) eta Alkortak (Aurrera) ez baita jokatuko, Zubiriak ezin duelako. Hortaz, garaipena Alkortari emango zaio. Irurtzun klubeko bi pilotari lehiatuko dira. E. Esainek Goñi (Ardoi) du arerio, eta Olarrak Fagoaga (Erreka). Lekunberrin jokatuko diren partidetan Irurtzungo Gorraiz izango da ordezkari bakarra. Gomez (Lagunak) izango du arerio. 

Urriaren 28an, asteartea, Uharte Arakilen, 18:00etan:
Goñi (Ardoi) – E. Esain (Irurtzun)
Martinez (Aurrera) – Legarra (PSS)
Fagoaga (Erreka) – Olarra (Irurtzun)
Zubiria (Irurtzun) ez da aurkeztuko – Alkorta (Aurrera). Beraz, partida Alkortari emango zaio

Urriaren 29an, asteazkena, Lekunberrin, 18:00etan:
E. Ijurko (Larraun) – O.Oreja (Larraun)
Gomez (Lagunak) – Gorraiz (Irurtzun)
Diaz (San Miguel) – I. Ijurko (Larraun)
Iriarte (Beti Onak) – Otamendi (Larraun)