Harri jasotzea

Maisuaren etxean

Maider Betelu Ganboa 2025eko azaroaren 6a

Sakanako Harri Jasotze eskolakoak, Peru Harrin. SAKANAKO HARRI JASOTZE ESKOLA

Sakanako Harri Jasotze eskolako kideak Iñaki Perurenarekin bildu ziren Peru Harri museoan

Sakanako Harri Jasotze eskolan ez dira gelditzen. Urriko azken asteburuan Talleres Goñi eta Urrutia 1961enea babesleen komertzioak bisitatu zituzten, eta Leitzako Peru Harri museoan bisita gidatua egin zien Iñaki Perurena berak, guztien gozamenerako. Ziurrenik, txapeldun handiak datorrenerako aholku on asko emango zizkien.