Altsasuko euskal kantuen festarako atzera kontua hasi da

Guaixe 2025ko aza. 3a, 12:37

6 eta 12 urte bitarteko 70 gaztetxok, hamazazpi taldetan banatuta, parte hartuko dute Nafarroako lehenengo Kantari ikuskizunean; azaroaren 21ean, ostirala, izanen da, Iortia kultur gunean.

Lau emanaldi izanen dira: 17:00etan, 17:50ean, 18:40ean eta 19:30ean, eta sarrera doakoa da. Ekimena Altsasuko Udalaren, Abao komunikazio agentziaren eta Guaixe Fundazioaren eskutik helduko da Sakanara, Corazonistas, Iñigo Aritza eta Zelandi ikastetxeen laguntzarekin. 

Dagoeneko gaztetxoak zozketaren bidez egokitu zaizkien abestiak prestatzen ari dira, eta azaroaren 7an, ostirala, Iortia kultur gunean eginen den entseguan taularatuko dituzte, 21erako dena prest uzteko. Ikuskizunaren egunean saioak grabatuko dira eta hurrengo astetan guaixe.eus atarian eduki guztia ikusteko aukera izanen da.  

Parte hartuko duten haur eta taldeen zerrenda hemen: https://goienamedia.eus/atalak/taularatu/kantari_altsasu/