Kantari Altsasu ikuskizunerako atzera kontua hasi da. Hiru aste besterik ez dira gelditzen euskal abesti festa handiaren emanaldirako. Azaroaren 21ean izanen da, ostiralarekin, Iortia kultur gunean.
Bi sakandar daude Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalaurreko fasearen hemezortzikoen zerrendan: Eneko Lazkoz eta Ekain Alegre. Eneko Lazkoz larunbatean Agoitzen ariko da, eta Ekain Alegre 16an Tafallan.
Iruña Rock jaialdiaren kartelaren aurrerapena egin dute, eta tartean Nafarroa 1512 talde arbizuarra eta Kaotiko, bateria jole eta baxu jole sakandarrak dituen taldea daude.