Gizarte Zerbitzuek lan eskaintza publikoa onartu dute

Guaixe 2025eko azaroaren 5a

Etxarri Aranazko kultur etxean dago mankomunitatearen egoitza. ARTXIBOA

Lanpostu bat betetzeko oposizioa deialdia eginen du.

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bere aurtengo lan publikoaren eskaintza onartu du. Plantilla organikoak hutsik duen familia langile lanpostuari dagokiona da. Hura betetzeko oposizio lehiaketa deituko duela aurreikusi du mankomunitateak. Ardura bere egiten duen pertsona funtzionarioa izanen da, D mailakoa. Lanpostuak euskarazko ahozko B2 maila eta idatzizko B1 maila hizkuntza eskakizunak ditu.