Bizikleta bide sareko zati bateko lanak despedituta. Urdiain eta Ziordia arteko txirrindulariendako bidea egina dago.
Bertako produktuekin lan egiten ikasteko tailer praktikoa antolatu dute. Elikagaien komertzio txikiari, ostalaritzari eta turismo arloko eragileei zuzendutako prestakuntza da. Saioan gertuko ekoizpenaren garrantziaz arituko dira eta tokiko produktuen dastaketa egingo da.
Musika eskolarako irakasle bila Irurtzunen. Aldi baterako ordezkapena izanen da, eta deialdia baliatuta ordezkapen poltsa sortuko da.
Euskararen egoeraren inguruko zein iritzi dute etxarriarrek. Horixe jakin nahi du udalak, euskara sustatzeko estrategia plana egiteko.