Kirol tartea

Nafarroako kadeteen lau eta erdia Lakuntzan, Guillermo Mazo torneoa eta emakumezko CBASK

Guaixe Irratia 2025eko urriaren 30a

Pilotan, Lakuntzak hartuko du Nafarroako kadeteen Lau eta Erdia. Hasierako ligaxkako lehen hiru jardunaldiak hartuko ditu Behar Zana pilotalekuak, ostegunero. 

Pilotan, Guillermo Mazo Torneoan Gorraizek aurrera egin du. Nafarroako Gazteen mailako Lau eta Erdiko-Guillermo Mazo Torneoko bigarren jardunaldian Irurtzun klubeko lau pilotarietatik bakarrak egin du aurrera.

Saskibaloian, CBASK emakumezkoen seniorra, hirutik hiru. Emakumezkoen lehen senior taldeak hirugarren garaipena lortu du. Gizonezkoen bigarren maila autonomikoko CBASK-ek zuen partida atzeratu zuen eta asteburuan Liceo Monjardin R du aurkari