Atletismoan, Iñaki Mujika, Salto 15K podiumaren gorenean. Donostiako Salto 15 K probako handbike modalitatean txapelduna izan zen altsasuarra. Irristaketa eta atletismo modalitateetan sakandarrak primeran aritu ziren ere bai. Bihar Harresien Lasterketa jokatuko da Iruñean.
Pilotan, Joseba Ezkurdia, finalerdirako prest. Arbizuarrak eskuin eskumuturreko kolpea minberatua du oraindik, baina "askoz ere gutxiago", eta Zabalari aurre egiteko gogotsu dago.
Pilota goxua Txapelketa, Olaztitik Ziordira. Gaur hasiko da Ziordiko Dona Luzia Pilota Goxua Txapelketa. Hamabi bikotek parte hartuko dute, bi multzotan banatuta. Ziordiarrez eta olaztiarrez gain, Altsasu, Etxarri eta Lezaungoak. Finala Dona Luzia egun handian jokatuko da.