Gau beltza miseriotsua

Guaixe 2025eko urriaren 31

Irurtzunen, Lakuntzan, Arbizun, Altsasun eta Ziordian urriaren 31etik azaroaren 2ko tartean Arimen gaua ospatuko dute, ibilibide misteriotsu, dantza emanaldi, ipuin kontalari eta abarren bidez. Barandi tabernan ere modu berezian ospatuko dute gau misteriotsua. 

 

Urriaren 31ko iluntze eta gauan Gau Beltza ospatuko da, eta Sakanako zenbait herritan modu batean edo bestean antzinako tradizioak gogora ekarriko dituzte. 

Gau beltzaren ospakizunak

Urriak 31 ostirala

Irurtzun

17:30 Ibilaldi beltza: misterioz eta mitologiaz beteriko ibilbidea. Parte hartzaileak: Iskidi, Tramankulu, txistulariak, txalapartariak, Ion Barbarin, Izaskun Mujika, Lorena Arangoa eta Peio Aldaz, Ardantzetako xendan.

Lakuntza

18:30 Elai Alai dantza taldearen eskutik dantzak. 

19:00 Ipuin kontaketa. 

18:30 Txokolate jana. 

20:00 Iturrizar kaletik... 

Oharra: idatzi edo margotu zure beldurrak botatzeko eta landa modura mozorratu (maindireak, trapu zaharrak...). 

Arbizu

18:00 Ipui kontalaria: Ines Bengoaren Sar Dadila Kalabazan, 4 urtetik aurera, eskola zaharean.

19:30 Kalejira plazatik: etxetik mozorrotuta joan eta ahaztu hustutako kalabazak eta argiak. Ondoren, gaztain erreak, plazan.

20:30 Zezensuzkoaren mustutzea.

Altsasu 

19:00 Heriotzaren itzala ibilbide iluna, Iñigo Aritza ikastolak herritik herriarentzat antolatuta, Txioka haur ikastolatik Foru plazara. 

Oharra: bidea argitzeko kandelak edo linternatxoak eraman. 

Olatzagutia 

19:30 - 21:00 Pintxpote udaiazpiko ebakitzailearekin, Barandi tabernan. 

23:30 Broken Pick taldearen kontzertua. Ondoren, musika, Barandi tabernan. 

Azaroak 1 larunbata

Altsasu

18:00 Gau beltza (1,5 euro), Intxostiapunta gazte gunean.

Azaroak 2 igandea

Altsasu

18:00 Xanduli Manduli. Arimen gaueko kontuak: Itziar Saenz de Ojer Martinez ipuin kontalariaren eskutik. 5 urtetik aurrera, Kukuerrekan. 

Ziordia

18:30 Gau beltzerako prest? Gure ohiturak berpizte. 6 eta 11 urte bitarteko haurrendako; eskuz egindako mozorroak edo arropa zaharrak eraman (izena eman Ziordiko liburutegiko Instagrameko publikazioko QRan), plazan.